XAKEKO TALDEKAKO EUSKAL LIGA.

(2014ko urtarrilaren 10etik martxoaren 7ra).

 

 

 

OHOREZKO MAILA.

 

 

 

URTEKO NEURKETAREN ORDUA.

 

            Grosek eta Sestaok liga erdia baino gehiago izanen dute jokoan bihar.

 

            Grosek garaipena behar du, puntu bategatik bada ere. Gero, egutegiak zertxobait du alde.

 

            Sestao lasaiago joan daiteke neurketara, berdintzea balekoa baitu.

 

            Gainontzeko lau lehiek garrantzi handia dute jaisteari begira. Conteneo zertxobait atzerago dago, baina Arrasate/Arlutzen aurka salbaziorako taula aurki dezake. Gainera, bi neurketa ditu atzeratuta arerio zuzenen aurka.

 

            San Viator – Urnieta neurketa erabakigarria izan daiteke etorkizunari begira.

 

            Donibanek egutegi zaila dauka. Horrexegatik Batallaren aurka saiatuko da sutetik ihes egiten.

 

            Orvinak, derbia ongi irabazi ondoren, erlaxatzeko arriskua dauka. Abadiñoren aurka puntuak pilatzen segitu beharko du.

 

           

 

LEHENENGO MAILA.

 

 

 

LEIOAN ETA IRUÑEAN IKUSMINA.

 

            Altzagak azkeneko oztopo handia dauka aurrean. Zornotzaren aurka igoera ia eskura jar dezake. Zornotzarentzat, sailkapena iraultzeko azkeneko aukera da.

 

            Zuri Baltzak ere aukera ona du igoera ziurtatzeko, Anaitasuna Kakuteren kontra. Gero, Sestao B eta Calasaz taldeek ozpin diezaiokete bidea. Beraz, 4-0 emaitzaren bila joanen da.

 

            Atzean, Orvina B – Kultur Sustapena lehia hil ala bizikoa izanen da.

 

            Gasteizko derbia Calasanzek aprobetxatu behar du aldea jartzeko.

 

            Easo – Sestao B neurketak garrantzi gutxiagokoa ematen du, baina Easok ustekabea emanen balu… Orduan, igotzeari begira jarriko litzateke.

 

 

 

 

 

 

 

            2015-02-20.

 

                Iturria: Euskal Xake Federakuntza.